Usain gozo-gozoa dario Laura Castilloren labeari

Aikor aldizkaria 2022ko urriaren 18a

Laura Castillo derioztarrak urteak daramatza etxeko gozogintza egiten, eta bere gozokien gozotasunak eta orijinaltasunak jaso dute gozozale zorrotzen oniritzia. Denetariko gozokiak egiten ditu: tartak, opilak, pastelak, te-pastak, gailetak…, eta esperimentazioa bere jardunaren oinarrietako bat da. Urriko alean bere postreen sekretua kontatuko digu. Instagram: Los dulces de Lau.