Azken egunetako haize-bolada handiek kalteak sortu dituzte Bizkaia osoan, baita Txorierrin ere. Esaterako, zuhaitz bat erori zen Zamudioko Aranoltza auzoan. Hala ere, kalerik handiena Derion izan zen, haize-boladek Kultur Birikako fatxadaren zati bat eraman zuten eta. Hango udalak jakinarazi duenez, udal-brigada eta suhiltzaileak lanean ibili ziren bertan, ingurua garbitzeko eta segurtasuna bermatzeko. Bestalde, hurrengo egunean ekingo diete fatxada konpontzeko lanei.