Seinaleztapena hobetu da Ugaldeguren industrialdean, Derion

Aikor aldizkaria 2022ko aza. 14a, 13:45

Derioko Udalak jakinarazi duenez, Asua kalearen eta Santo Domingo etorbidearen arteko bidegurutzeko seinaleztapena hobetu du Ugaldeguren industrialdean, bide-segurtasuna handitzeko. Zehatz-mehatz, mugarriak erabilita gune bat atondu da, eta gorriz margotu, ibilgailuak astiroago joan daitezen eta oinezkoek hobeto ikusteko. Era berean, oinezkoentzako pasaguneak handitu dira eta soinu-seinaleak ipini dira haien inguruan. Udalaren esanetan, eremuko segurtasuna handitzeko lanek erantzuna eman diote herritar batek egindako eskaerari.