Luis Vazquez derioztarrari esker ona erakutsi diote arte martzialak zabaltzeko egindako lanagatik

Aikor aldizkaria 2022ko aza. 22a, 09:52

Zapatuan, azaroak 19, ekitaldia egin zen Torrejón de Ardozen, Madrilen, arte martzialetan aurten nabarmendu diren kirolariak eta maisuak saritzeko. Luis Vazquez derioztarrak urteak daramatza arte martzialak irakasten, eta ekitaldian esker ona erakutsi zioten horiek zabaltzeko egindako lanagatik eta ahaleginagatik. Maisua izateaz gainera, Vazquezek hainbat titulu lortu ditu bere kirol-ibilbidean zehar; esaterako, 2019an Arte Martzialen Ireki Nazionala irabazi zuen defentsa pertsonal arloan eta maisuen kategorian.  

Beste aldetik, ekitaldian bere irakasleetako batzuek ere saria jaso zuten. Hauek dira: , Maitane Castañeira, Enzo Vázquez y Aaron Hernandez. Ekitaldia antolatu zuten Arte Martzialen Europako Erakundeak (OEKAM) eta Internacional Military Policek (IPM). Saria Cristina Alvarez kajukenbo munduko txapeldunak eman zion.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).