Derioko Udala hainbat bide dabil konpontzen, herriko irisgarritasuna hobetzeko

Aikor aldizkaria 2022ko aza. 23a, 10:23

Derioko Udala landa bideak egokitzeko lanak egiten dabil zenbait auzotan: San Kristobal, San Isidro, Done Eztebe eta Arteaga. Guztira, 60.000 euro gastatuko ditu bertan. Lanak hiru aste barru bukatuko dira.

Lanek herritarrei oro har eta landa-auzoetan bizi diren pertsonei beharrezko hornidurak eta azpiegiturak eskaintzea du helburu. Udalaren esanetan, horrela, “herria irisgarriagoa, seguruagoa eta zainduagoa” izango da. Deboraren poderioz, bide batzuk hondatu egin dira eta horietan asfaltoa jarriko da berriz, zuloak-eta konpontzeko. Gainera, Ganbeko hariztiaren eremu bateko eta Mungialde etorbideko asfaltoa ere konponduko da, 7. eta 15. zenbakien artean (atzealdea barne).