Irune Palmou izango da Derion EH Bildu alderdiaren alkategaia

Aikor aldizkaria 2022ko abe. 5a, 12:48

Duela egun batzuk, Derioko EH Bilduko mahai politikoak aukeratu zuen eta orain Derioko kideek aho batez berretsi dute. Irune Palmou Orue-Etxebarria izango da 2023ko maiatzaren udal hauteskundeetan EH Bildu alderdiaren alkategaia. Palmouk Kanpo Merkataritza ikasi zuen eta azken urteetan Osakidetzan ari da lanean. Gaztetatik gaur egun arte Derioko hainbat elkarte eta mugimendutan ibili da. Azken lau urteotan zinegotzia izan da.

Ohore handia da niretzako Derioko EH Bilduko hautagaia izatea. Deriokoa naiz eta beti ibili naiz nire herriaren alde egiten, gaztetatik. Eta orain beste pauso bat egin nahi dut. Uste dut Derio aldatu behar dugula, Derio hobea egin ahal dugula: denon artean, parte hartzen eta gauzak beste modu batera egiten. Erronka handiak ditugu hurrengo urteetan eta horiei aurre egiteko lan egitea beharrezkoa da. Nik lana, konpromisoa eta indarra eskainiko ditut Derio hobe baten alde”, esan du.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).