“Hemen, Derioko birika berdean, udalak eskaintzen dituen aisialdi eta osasun zerbitzu asko ditugu: bidegorriak, adinekoentzako gimnasia gunea, haurrentzako jolas gune estalia, eta orain, tirolina berri bat. Herritarrei entzuten jarraituko dugu, entretenimendurako eta euren ongizatea hobetzeko guneak pixkanaka-pixkanaka errealitate bihurtzeko”, esan du Esther Apraiz alkateak.
Bestetik, Apraizek adierazi du laster hasiko direla Uribe parkeko lurzorua konpontzeko lanak, “armiarmaren jolasgunean”, hain zuzen ere.