“Sarrerak amaitu arren, Udalak ez du ume bakar bat bera ere kanpoan utziko, eta bi harreretara hitzordurik gabe etortzen direnek ere ez dute arazorik izango parte hartzeko. Hitzordua hartzeko sistemak jende-pilaketak ekiditeko helburua du soilik”, esan du Derioko Udalak. Derion, abenduaren 24an egin zaie harrera Olentzerori eta Maridomingiri ordutegi hauetan: 11:00etan, 12:00etan, 13:00ean eta 19:30ean. Halaber, Erregeak urtarrilaren 5ean etorriko dira Deriora, eta horretarako sarrerak 19:00etan eta 20:00etan hartu ahal dira.