Kukudantza, munduko dantzak ezagutzeko eta disfrutatzeko elkarte berria

Derioko emakume-talde batek Kukudantza elkartea sortu dute, beste kultur batzuetako dantzak ikasteko eta dantza egiteak dakartzan onurak inguruko lagunei hurbiltzeko. “Izan ere, dantza egiteak bizimodu osasungarria eta alaia ekartzen du”, azaldu digute. Hori dela eta, nahi duen guztia Kultur Birikan egiten dituzten saioetara gerturatu daiteke eta haiekin bat egin dezake. Urtarrileko alean elkartearen nondik norakoak eta helburuak kontatuko dizkigute. Informazio gehiagorako: kukudantzaasociacion@gmail.com.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).