Martxoaren 8a ospatuko dute Baserri Antzokian

a;: Karolina Grabowska (www.pexels.com) 2023ko ots. 24a, 12:43

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, afaria antolatu dute martxoaren 11rako Baserri Antzokian. Gainera, afaldu ostean festa egongo da Dj MiniAnnek girotuta, eta sari-erruleta ere izango da. Sarien artean, lau bidaia labur zozketatuko dira. Afaria 22:00etan izango da eta hura erreserbatzeko, 944 063 602 telefono zenbakira deitu behar da; festa, bestalde, 22:30ean hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.

Baserri Antzokiaren arduradunek jakinarazi dutenez, menu moreak 20 euro balio du eta plater hauek osatzen dute: Lau gaztako entsalada, ezti-gozagarriarekin; bieira txangurroz betea, nekora-saltsarekin; aukeratzeko: legatza plantxan barazki-tinbalarekin ala entrekota plantxan hornigaiarekin; gazta-tarta; txupito morea; ogia, ura eta ardoa. Bestalde, menu begetarianoa ere eskatu ahalko da.