`Porque me oprime el corsé´ antzezlana Derion

Aikor aldizkaria 2023ko mar. 2a, 12:38

Zapatuan, martxoak 4, Porque me oprime el corsé antzezlana ikusteko aukera egongo da Derion. Amen eta amamen oroimenean barrena trenez egindako bidaia da antzezlana, eta 19:00etan izango da Gurea Aretoan. Sarrerak hemen erosi daitezke hiru euroan. Lana Martxoak 8 dela-eta Derioko Udalak datozen egunetarako antolatutako lehen ekitaldia da.

Horrela, domekan, martxoak 5, Berdintasunaren Martxa egingo dute Untza mendi taldearekin batera. Hitzordua 11:00etan ipini dute frontoian, eta martxa amaituta umeentzako tailerrak egingo dira. Arratsaldean, 17:00etan, Black Panther: Wakanda filma emango dute Gurea Aretoan, eta 20:00etan, Cinco lobitos. Martxoaren 7an eta Sutondoan elkartearen eskutik, hitzaldi hau egingo da: Amamas cuidadoras, donde acaba el amor y comienza la exclavitud. Hitzaldia Flor Martinek gidatuko du eta 17:00etan izango da Kultur Birikan. Azkenik, martxoaren 8an, Juana Elgezabali omenaldia egingo diote 11:45ean, eskola eta institutu artean. Elgezabal 1842an jaio zen Derion eta gaztetxoa zela Cacesera joan zen osaba eta izeko zaintzera. Emakume aitzindaria izan zen eta bertan antzokia eta eskola bat sortu zituen.       

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).