Zehatz-mehatz, sei ikastaro eskaintzen dituzte: Segurtasuna Interneten, Zibersegurtasuna bideo-jokoetan, Mugikorra neurriz erabiltzea, Etxeko zibersegurtasuna eta zibersegurtasun pertsonala, Interneten erosketa seguruak egitea eta Ziberbullingi, genero-ziberindarkeriari eta Interneteko beste indarkeria-mota batzuei aurrea hartzea. PAI Bitartean zerbitzuko kideek ikastaroetan parte hartu ahal izateko aukera baliatu dugu, oso interesgarritzat jotzen baitugu gure erabiltzaileek teknologia berrien eta gailu elektronikoen inguruko ezagutza eduki dezatela. Hortaz, bi ikastaro egin ditugu: lehenengoan zibersegurtasuna landu, eta hizpide izan ditugu norberaren informazioaren pribatasuna eta Interneten ondo babestuta ez egotearen ondorioz egon daitezkeen arazoak; bigarrenean, mugikorra egunean zenbat ordutan erabiltzen dugun hausnartu dugu, zertarako, gizarte-sareak, doako aplikazioen eta jokoen deskarga arriskutsuak… Derioko PAI Bitartean eguneko zentroko langileok eta erabiltzaileok eskerrak eman nahi dizkiogu BCSC erakundeari, komunitaterako egiten duen lanagatik eta gure zentroraino ikastaroak ematera hurbildu izanagatik.