Derioztarren talde batek, Zizegorri Zamudioko mikologia elkarteak eta Butroi Bizirik en Transición elkarteak eskera egin diote Bizkaiko Foru Aldundiari, Aiartza Derioko basoa erosi eta babes dezan. Halaber, Derioko Udalari eskatu diote Klimaren eta Energiaren Planaren barruan sartzeko. Euren hitzetan, aniztasun handiena duten penintsulako basoetako bat da, eta beldur dira babesik ezak eta erabilera okerrek ingurua hondatzea ekarriko ez ote duten. Horri lotuta, salatu dute basotik hurbil-hurbil dauden lehengo mintegiko instalazioak zabortegi bihurtu direla. Eskaerak Txorierriko eta inguruko 24 eragileren babesa jaso du. Erreportaje osoa laster irakurgai webgunean eta aldizkarian.