Derioko udalekuetan izena emateko epea apirilaren 18tik 27ra bitartean egongo da zabalik

Aikor aldizkaria 2023ko martxoaren 31

Derioko Udalak udalekuak antolatuko ditu uztailean eta abuztuan. Udalekuetan 2011tik 2018ra bitartean jaiotako Derion erroldatuta dauden umeek hartu ahal izango dute. Udalekuak aste egunetan egingo dira, 9:00etatik 14:00etara. 14:00etatik 16:00etara jantokia hartzeko aukera ere egongo da. Izen-ematea online egongo da, www.derio.eus udalaren webgunean.

Hilabete bakoitzeko hiru aste aukeratu ahal izango dira gehienez. Eskaera lekuak baino handiagoa bada, zozketa egingo da. Prezioak egunen arabera ezarri dira: bost eguneko astea, 35 euro; eta lau egunekoa, 28. Jantokiak 50 euro balio du asteak bost egun baditu; eta 40, lau egunekoa bada. Familia batek ume bi edo gehiago apuntatzen baditu, beherapena izango du. Ekainaren azken astean eta uztailean ohiko udalekuak egingo dira (irteerak, tailerrak, jolasak…); eta abuztuan, tematikoak: abuztuaren 1etik 4ra, zientzia (ingelesez); abuztuaren 7tik 11ra, natura eta kirola; abuztuaren 14tik 18ra, adierazpen artistikoa; abuztuaren 21etik 25era, robotika; eta abuztuaren 28tik irailaren 1era, multikirola.

 

Informazio gehiago:

kultura@derio.eus