EHNE Bizkaia sindikatuak Derion egingo du kongresua domekan

Aikor aldizkaria 2023ko mar. 31a, 15:13

EHNE Bizkaia sindikatuak kongresua egingo du 12. aldiz, “gaurko iluntasunean biharko argitasuna bilatzeko ibilbideak” lelopean. Aurten, Derioko Baserri Antzokian egingo dute domekan, apirilak 2. Sindikatuak uste du nekazaritza egiturazko krisian dagoela eta biltzarrean trantsizio baterako neurriak iragarriko ditu.

“Jarduerarako oinarrizko sargaiak garestitu dira eta, ondorioz, baita elikagaiak ere. Aldi berean, Europako Itun Berdeak planteatzen duen trantsizioan elikadura eta energia funtsezko zereginak izango dira. Parametro iraunkorragoak hartu behar dira kontuan, eta edozein jardueratan desazkundea beharrezkoa izango litzakete; elikagaien ekoizpenak, aldiz, gora egin beharko luke. Hamarkada honetan, elikadura sistema berriek elkarren kontrako joera biri egin beharko diete aurre: agroekologia eta elikadura sintetikoa”, esan du sindikatuak.