Enplegu Planaren harira, Derioko Udalak bi peoi kontratatuko ditu bost hilabetean, eta sorosle bat, udako hiru hilabeteetan. Eskaerak apirilaren 21era arte aurkeztu daitezke Gertuan herritarrei arreta emateko bulegoan. Deialdiaren oinarriak www.derio.eus webgunean kontsultatu daitezke.