“Hobekuntzak bultzada berria emango dio gune honi, zeina erreferentziazko lekua baita umeen hezkuntzarako, sozializaziorako eta garapen integralerako. Bertan, besteak beste, ludoteka-zerbitzua eskaintzen da”.
Eraikinari bloke berria gehitu zaio mendebaldeko fatxadan. “Irisgarritasuna hobetzeaz gain, baserriari leku gehiago eman zaio: 100 metro karratu gehiago hain zuzen ere. Hala, Derioko bizitza kulturala aberasten duten jarduera gehiago egin ahal izango dira eraikinean”, azaldu dute. Udalak 223.000 euroko inbertsioa egin du “instalazio malguagoak eta modernoagoak” izateko, eta 27.238 euroko dirulaguntza jaso du Bizkaiko Foru Aldunditik.