Nagusiak 8:00etan abiatuko dira eta 17,6 kilometroko ibilbidea egingo dute. Herriko Plazatik Loiura joango dira eta han Lauroeta auzotik ibiliko dira. Atsedenaldia egin eta hamaiketakoa hartu eta gero, mendizaleak Goikoganetik eta San Isidro auzotik itzuliko dira herrigunera. Umeek beranduago hasiko dute martxa, 9:00etan, ibilbide laburrago bati aurre egingo diotelako: 9,4 kilometro. Anoa-postua Aiartza auzoan jarriko dute. Ibilaldia bukatzen denean, opariak zozkatuko dira parte-hartzaileen artean.
Informazioa: untzamendi.biz