Luis Vazquez borrokalari derioztarrak Londresen egin du entrenamendua

Aikor aldizkaria 2023ko mai. 15a, 14:33

Zapatuan, maiatzak 13, Luis Vazquez Londresen egon zen entrenamendu berezi bat egiten. Derioztarra Hannah Rankin borrokalari handiarekin elkartu zen Churchill´s Boxing Gym gimnasioan. Emakume eskoziarra (Team Rankin) WBA eta IBO elkarteen boxeo txapelduna da.

Luis Vázquez derioztarrak ibilbide luzea du arte martzialetan. Maisua izateaz gainera, hainbat titulu lortu ditu: esaterako, 2019an Arte Martzialen Ireki Nazionala irabazi zuen defentsa pertsonal arloan eta maisuen kategorian. Vazquezek 44 urte ditu eta gaur egun irakasle dabil. Bere ibilbideagatik ere domina eman diote.  

Bestetik, Hannah Rankin eskoziarra (1990) munduko boxeolaririk onenetarikoa da. 2021ean, WBA super-welter kategoriako gerrikoa irabazi zuen; eta 2019an, IBO elkartearena. Debuta 2017an egin zuen eta guztira 18 borroka egin ditu. Horietako 12 irabazi ditu (3, KOz); eta gainerako seiak, galdu.      

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).