Euskadiko Parke Teknologikoek Parkea Musik Fest antolatu dute egunerako, maiatzak 18. Kontzertu-saila Txorierriko Baserri Antzokian, Derion, izango da 17:00etatik aurrera, eta agertokian talde hauek joko dute: Space Octopus, Lur Jota, Malatestta, Arde Marte eta Cruce de Miradas. Sarrera doakoa izango da eta 150 edari ere ipiniko dira doan. Gainera, kultura- eta kirol-ekitaldietarako sarrerak zozkatuko dira.