Dantzan, Gure Señeaken alde

a: Alvaro Espiga 2023ko eka. 7a, 15:26

Zapatuan, ekainak 3, Gure Señeak elkartearen aldeko ongintzako dantza-jaialdia antolatu zuen Kukudantza dantza kubatarren Derioko taldeak. Sarreren salmenten bidez eta dohaintzei esker lortu zuten esandako elkartearentzat 1.347, 20 euro batzea. “Jaialdia eta herriko beste ekintza batzuk egun berean izan zirela kontuan hartuta, oso balorazio positiboa egiten dugu hari buruz, itxaropenak gainditu zituen eta”, esan dute elkarteko kideek.

“Bertan parte hartu zuten taldeen zein publikoaren jarrera ezin hobea izan zen, baita dj-arena eta argazkilariena ere. Guztiek lan bikaina egin zuten, eta guztiei eman nahi dizkiegu eskerrak, haiek barik egindako ahaleginak ez zuelako ezetarako balio izango”.   

Jaialdian Derioko talde eta dantzari hauek hartuko zuten parte: Piperdun flamenko-taldeak, Lainomendi euskal dantzen taldeak, Mikel Eguia eta Sara Macarrilla areto-dantzen dantzariek eta, jakina, Kukudantza taldeak. Horietaz gainera, hauek ere izango dira ongintzako jaialdian: Meia Meia, Jorge y Bea bailan, Raices taldea, Portugaleteko Andaluziako Etxea, Filohelena Periplo elkartea. Besteak beste, sabel-dantza, dantza grekoak, euskal dantzak, aretoko dantzak eta flamenkoa gozatzeko aukera egon zen Derion.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).