Arantzazun izan gara

t: Joanes Camara eta Alexandra Astobiza, gizarteratze-teknikariak 2023ko eka. 23a, 10:36

Fraide frantziskotarrek eta herritar boluntario laikoek bultzatuta, 2014tik, Elkarrekin Bila egitasmoaren baitan, Asis Topagunean egonaldiak antolatzen dira gizartetik kanpo dauden pertsonentzat. Parte-hartzaileek Arantzazuko Santutegian bertan hartzen dute ostatu, eta hiru egunean ekintza ederrak egiten dituzte. Urtean bakarrik 11 edo 12 taldek dute egitasmoan ibiltzeko aukera, eta hortaz, oso zorionekoak izan gara han egon ahal izanagatik.   

Lehenengo eta behin, aurkezpenak egin genituen: lekua bera, boluntarioak, gure elkartea eta parte-hartzaileak. Ondoren, bisita gidatua egin genuen santutegitik eta azaldu ziguten lekua zergatik garrantzitsua den. Era berean, hurbil dagoen Gomiztegi gaztandegia bisitatu genuen; hainbat gazta-mota egiteaz gainera, artzainak ere trebatzen dituzte bertan. 

Aizkorri-Aratzeko Parke Naturalean dago Arantzazu, eta parke horri buruz apur bat gehiago jakiteko, bigarren egunean Parketxearen gaineko bitxikeria batzuk kontatu zizkiguten bigarren egunean: hedadura, historia, fauna, flora… Santutegitik metro gutxira dago Parketxea. Etxeko bazkari goxo-goxoa jan genuen, eta Legazpira joan genuen Mirandaola aroztegian antzina burdina nola lantzen zen ikastera.

Amaitzeko, hirugarren eta azken egunean, Oñatiko hainbat txoko bisitatu genituen. Goiza biribiltzeko, Txokolateixa interpretazio-zentrora joan ginen eta bertan azaldu ziguten Oñatik kakaoarekin duen harremana zein den, izan ere, lehen hamar txokolate-fabrika baino gehiago zeuden herrian. Elkarri agur esateko orduan, zaila izan zen esker oneko hitzak topatzea, antolatzaileei eta gurekin hiru egunean ibili ziren boluntarioei esateko.

Oso eskertuta gaude, egitasmoan parte hartzeko aukera izan dugulako, eta esperientzia berriro bizitzeko irrikan ere bai: aberasgarria, dibertigarria, interesgarria eta oso atsegina izan da. Eta lerro hauek baliatu nahi ditugu eskerrak hauei emateko: Mikel, Jose Mari Egaña, Jose Mari Garate, Jose Ramon, Elena, Mari Jose, Lourdes, Iñaki, Juan Ignacio eta Juan Miguel. Hiru egunean lagundu digute eta esperientzia euren eskutik bizi dugu. Eskerrik asko!  

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).