Emaus eta Lantegi Batuak erakundeen erabiltzaileek pala master class-a jaso dute Derion

Aikor aldizkaria 2023ko eka. 27a, 13:19

Duela urtebete, Emaus fundazioak pala egokituaren taldea sortu zuen Derion. Gaur, ikastaroa bukatu da eta Asier del Río eta Román Maldonado palista profesionalek bisitatu dituzte taldeko jokalariak. Pilotari biek Emaus eta Lantegi Batuak erakundeen erabiltzaileekin ibili dira berbetan eta profesionalek erabiltzen duten materiala ekarri dute, zaleek pilotakada batzuk emateko. Euren galderei erantzuten ere ibili dira. Bukatzeko, erakustaldi txikia egin dute eta zaleek oroigarri bana eman diete.