Txinboak ipini dituzte Baserri Antzokian

Aikor aldizkaria 2023ko uzt. 6a, 12:44

Gurasoek beste eragingarri bat dute Baserri Antzokiraino hurbiltzeko, bertan umeentzako txinboak ipini dituzte eta. Helburua da nagusiek zerbait lasai hartzen duten bitartean, umeek ere jolasten tarte atsegina pasatzea. Umeentzako parkea osatzen dute, besteak beste, dorre batek, txirrista batek, arrapala batek eta bi zabuk.