Kamioi batek istripua izan du Derion

a:@BomberosBizkaia 2023ko uztailaren 24a

Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zerbitzuak jakinarazi duenez, kamioi batek istripua izan du BI 631 kilometroan, Derion, eta Bilboko norantzan. Errepidea moztu da Mungiako norantzan eta auto-ilarak sortu dira. Bidaiariak artatu ondoren, suhiltzaileak dabiltza lanean; besteak beste, hondakinak biltzen eta kaltetutako hesiak mozten.