Tor magoa eta eivissar festa Derion

Aikor aldizkaria 2023ko ira. 8a, 08:18

Zapatuan, irailak 9, Tor magoak bi emanaldi egingo ditu Derioko udako igerilekuetan: bata 12:00etatik 13:00etara izango da; eta bestea, 17:00etatik 18.00etara. Zapatuan ere, baina 21:30etik aurrera, eivissar festa egongo da udako igerilekuetan. Hamazortzi urtetik gorako lagunentzako ekintza da, eta, besteak beste, ur-jolasak, musika eta sorpresak egongo dira. Zuriz jantzita joan beharko da.

Sarrerak igerilekuetan bertan eskuratu daitezke bi euroan.