Eguna gaur freskoago hasi den arren, atzo bero itzela izan genuen eta leku askotan hautsi ziren tenperatura-markak. Euskalmetek jakinarazi duenez, Derioko estazioan 36,5 graduko tenperatura jaso zen atzo, eta aurretik jasotako altuena 32,5 gradukoa izan zen. Gaur hodeiak ditugu zeruan eta baliteke euri pixka bat egitea. Tenperatura maximoa 20 gradukoa izango da, baina ostegunetik aurrera berriro egingo du gora.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).