Gaur amaituko da Derioko Ludozirko programan izena emateko epea

Aikor aldizkaria 2023ko urr. 5a, 10:24

Derioko Ludotekak Ludozirko programa berezia antolatu du urriaren 13rako. Programa 2012tik 2019ra bitartean jaiotako umeentzat da, eta ekintzak 09:00etatik 14:00etara izango dira; hala ere, sarrera eta irteera ordu erdi lehenago eta ordu erdi beranduago hurrenez hurren egin ahalko dira. Izen emateak bost euro balio ditu eta gaur, urriak 5, azken eguna da hori egiteko. Leku mugatua da. Izen ematea hemen egin behar da.