APNABIko zentroa, EBko Arkitektura Garaikidearen Sarietarako proposatua

a: APNABI Autismo Bizkaia 2023ko urr. 18a, 09:33

Mies van der Rohe Fundazioak 1988. urtean sortu zituen Bartzelonan Europar Batasuneko Arkitektura Garaikidearen Sariak, Europan egindako eraikin arkitektonikoen bikaintasuna eta arkitekto graduatu berrien gradu-amaierako lana aintzat hartzeko. Orotara 38 herrialdetako 362 eraikin proposatu dituzte 2024. urteko ediziora eta haien artean dago APNABI Autismo Bizkaiak Derion duen eraikina.

Juan Antonio Foraster arkitektoaren lana da eta, sarien antolatzaileek azpimarratu dutenez, “aire zabaleko eremu handia duen instalazioa da, eta bertan gazteek oso harreman hurbila dute nekazaritzako eta lorezaintzako teknikekin eta ezagutzarekin”. Hiru esparru daude zentroan: lehenengoan, kanpoaldean ortuak daude; bigarrenean, negutegiak eta aldagelak; eta hirugarrenean, barruko gelak, komuna eta sukaldea.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).