Urte Berria ospatuko dute BANen

a: Pexels 2023ko aza. 16a, 11:19

Urtarrilaren 1ean, Gabon Zaharreko jaia egingo dute Txorierriko Baserri Antzokian, urte berriari ongietorria emateko. Jai ederra antolatu dute eta, musika onaz gainera, 01:00etik aurrera izango dute argi-festa, photocall-a eta konfeti-kainoiak; gainera, 03:00etan kanpai-hotsak entzungo dituzte, eta mahatsak baino, gominolak jan. Edukiera mugatua da eta sarrerak 30 euroan erosi daitezke tabernan; prezioaren barne daude bi kopa edo lau kalimotxo edo lau garagardo.   

Bestalde, Txorierriko Baserri Antzokiaren bazkideek azaroaren 21era arte erreserbatu ahalko dituzte sarrerak. Horretarako, mezua bidali ahalko dute info@baserriantzokia.eus helbide elektronikora edo whatsappa 634 401 580 telefono-zenbakira. Sarrerak tabernan batu eta ordaindu beharko dituzte azaroaren 28a baino lehen. Bazkide bakoitzak lau sarrera hartu ahalko ditu.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).