Ekintza bihar, azaroak 24, egingo dute. Goizeko lehen orduan, ekitaldi instituzionala izango da udaletxean. Jardunaldiaz gainera, Politeknika Txorierriko salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzeko ikasleek diseinatutako poltsak eta pegatinak aurkeztuko dituzte. Lan horietan, “arazo garrantzitsu honekiko herritarrak sentikor bihurtzeko eta egoera horiei aurre egiten ari diren emakume guztiei babesa eta elkartasuna helarazteko irudiak eta mezuak daude”.
Bestalde, Politeknika Txorierriko ikasle batzuek poltsak, pegatinak eta imanak banatuko dituzte herriko 41 saltokitan; eta beste batzuk eskolara joango dira, lehen hezkuntzako seigarren mailako ikasleekin hainbat dinamika egiteko. Era berean, 10:45ean martxa morea aterako da eskolatik, eta elkarretaratze egingo da udaletxeko plazan.