Aurreko urteetan moduan, aurten ere jostailuak bilduko dituzte Derion, beharrizanak dituzten familien artean banatzeko. Jostailuak gaurtik, azaroak 27, abenduaren 10era arte eraman ahalko dira Kultur Birikako biltegietara hurrengo ordutegi honen barruan: barikuetan, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara; eta gainerako egunetan, 11:00etatik 13:00etara. Gainera, jakinarazi dutenez, abenduaren 6an, 8an eta 9an ez da jostailurik jasoko, biltegiak itxita egongo dira eta. Bestalde, jostailuak abenduaren 11tik 22ra banatuko dira. Ekintza antolatu dute Derioko boluntario gazteek, Emaús Fundazioak, Apnabik, Novisi elkarteak eta Derioko Udalak.