Derioko Ludogaztek eta Gaztelekuk Gabonetako irteerak antolatu dituzte datozen egunetarako. Ludogaztek, hain zuzen, hiru irteera antolatu ditu: abenduaren 27an, Gasteizera patinatzera; abenduaren 29an, Jumpyard parkera; eta urtarrilaren 3an, BECeko Gabonetako Parkera. Izena ematea hemen egin daiteke. Bestalde, Gaztelekuk ere hiru irteera antolatu ditu: abenduaren 26an, Biwak Climbingera; abenduaren 28an, Jumpyard parkera; eta urtarrilaren 2an, Gasteizera patinatzera. Izena ematea hemen egin daiteke. Kasu bietan, irteera bakoitzak bost euro balio ditu eta izena ematea abenduaren 10era arte egin daiteke.