Bigarren eskuko azoka Marikobason

Aikor aldizkaria 2023ko abenduaren 13a

Domekan, abenduak 17, bigarren eskuko azoka egingo dute Marikobaso Espazioan, Derion. Azokan parte hartzeko, izena eman behar da helbide elektroniko honetara idatzita: marikobaso.martxan@gmail.com; bihar, abenduak 14, azken eguna da izena emateko. Azoka 11:00etatik 14:30ak arte izango da.