Derioko Udalak baranda berriak ipini ditu zenbait kaletan

Aikor aldizkaria 2023ko abenduaren 19a

Altzairu herdoilgaitzezko barandak ipini dira Urkiola eta Sollube kaleetan, “adineko pertsonei edo mugikortasun urria dutenei igoera edo jaitsiera errazteko eta erorikoak murrizten laguntzeko”, adierazi du Derioko Udalak prentsa-ohar baten bidez. Era berean, baranda berriak ipini dira Txorierri Etorbidean, “udal talde sozialistak gobernu taldeari helarazitako zuzenketa bati erantzuteko”. Udalak 35.700 euro ipini ditu barandak jartzeko.