Eguraldi txarra dela-eta Derion bertan behera utziko da Erregeen desfilea

Aikor aldizkaria 2024ko urt. 5a, 07:53

Eguraldi txarra iragarrita dago gaur arratsalderako, eta horregatik, Derioko Udalak gizarte-sareen bidez jakinarazi duenez, aldaketak izango dira Errege Magoen desfilean eta harrera-ekitaldian. Kultur Birikan izan beharrean, Magoen etorrera kirol-kantxa estalietan izango da, frontoiaren ondoan, eta kabalgata bertan behera geldituko da. Hala ere, harrera egingo da Herriko Plazan kokatu den karpan.