The Cherry Boppers BANen

Aikor aldizkaria 2024ko urtarrilaren 18a

Bilboko funk eta soul taldeak kontzertua egingo du zapatuan, urtarrilak 20, Txorierriko Baserri Antzokian. Gainera, agertoki gainean  Patricia Reckless izango dute lagun. Kontzertua 21:00etan hasiko da eta sarrerak arratsalde horretan bertan ipiniko dira salgai Baserri Antzokian, bost euroan.