Gazteentzako irteerak Derion

a: Bizkaiko Foru Aldundia 2024ko urtarrilaren 18a

GazteDeriok eta Ludogaztek irteera bana antolatu dute otsailaren 15erako. Alde batetik, Ludogaztek 2010ean eta 2011n jaiotako gazteentzako irteera egingo du Athleticen museora eta Biwak Deriora; eta bestetik, GazteDeriok 2006tik 2009ra bitartean jaiotako gazteentzako irteera egingo du Atxondoko Bide Berdera. Irteera biek bost euro balio dituzte eta izena ematea urtarrilaren 21era arte egin daiteke.