Umeak gero eta gazteago hasten dira Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) erabiltzen. Gakoa da IKTak modu arduratsuan erabiltzea, eta Txorierriko Mankomunitateak hitzaldi bat antolatu du, gurasoei umeei laguntzeko baliabideak emateko. Hitzaldia datorren eguenean, urtarrilak 25, izango da Derioko eskolan, 17:30etik 19:30era, eta izena ematea urtarrilaren 22ra arte egin daiteke. Horretarako, whatsappa bidali daiteke 747 428 849 telefono-zenbakira, edo mezua, ekt@txorierri.eus helbide elektronikora.