Galiziako Semente eskolei buruzko dokumentala Marikobason

a: Semente 2024ko urt. 19a, 09:13

Semente eskolek Aprender na língua própia dokumentala egin dute, eta hori Euskal Herriko zenbait herritan aurkeztuko dute asteburuan; herri horien artean Derio dago.  Dokumentala bihar, urtarrilak 20, 12:00etan, izango da Marikobaso Espazioan. Ondoren, As regueifeiras da Semente taldeak musika-saioa egingo du.