Lehen hilekoari buruzko tailerra Derion

Aikor aldizkaria 2024ko ots. 16a, 10:35

a: Derioko Udala

Derioko Udalak lehen hilekoari buruzko tailerra antolatu du martxoaren 7rako. Tailerra 18:00etatik 20:00etara egingo da Kultur Birikan, eta aldi berean bi tailer izango dira: bata, gaztelaniaz, gurasoentzat; eta bestea, euskaraz, 9 urtetik 13 urtera bitarteko umeentzat. Izena ematea martxoaren 4ra arte egin daiteke Kultur Birikan.