Jaietako azokan parte hartzeko deia zabaldu dute Derion

Aikor aldizkaria 2024ko otsailaren 28a

San Isidro jaietako baitan, herri azoka egingo da Derion, maiatzaren 11n. Besteak beste, erakusketak, tailerrak, derioztarrek egindako artisau-lanak eta informazio-gunea izango dira azokan. Bertan parte hartu nahi duenak mezua idatzi behar dio jai-batzordeari, hurrengo helbide elektroniko honetara: sanisidrojb@gmail.com.