Bihar, martxoak 1, garagardo-tailerra egingo da, 18:00etan, Derioko Marikobaso Espazioan. Tailerrak 10 euro balio ditu eta bertan garagardoa egiten ikasiko da eta garagardo-dastatzea egingo da; gainera, parte-hartzaileek bi garagardo eramango dituzte etxera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, leku gutxi geratzen dira tailerrean parte hartzeko. Izena ematea marikobaso.martxan@gmail.com helbidera idatzita egin behar da.