Gaur egungo musikaren saioak bost euro balio ditu; “tardeo” saioak, hiru euro; eta 80ko musikaren saioak, sei euro. Pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera erosi ahalko ditu ekintza bakoitzeko.
Martxoaren 15etik 17ra bitartean, DerioStereo musika-jaialdia izango da. Martxoaren 15ean, 21:00etatik 03:00etara, gaur egungo musika ipiniko dute frontoian Dj Vithyk eta Dj Ted Nortonek. Hurrengo egunean, martxoak 16, “tardeoa” egongo da 17:00etatik 20:00etara, Dj Alainen eta Dj Eduren eskutik, eta 21:00etatik 03:00etara 80ko musika entzungai izango da. Hiru saioak frontoian izango dira. Azkenik, martxoaren 17an guatekea izango da Nagusien Etxean, 18:00etatik 21:00etara. Sarrerak Kultur Birikan erosi daitezke martxoaren 7an eta 8an, 17:00etatik 19:00etara, eta martxoaren 9an, 10:00etatik 12:00etara.
Gaur egungo musikaren saioak bost euro balio ditu; “tardeo” saioak, hiru euro; eta 80ko musikaren saioak, sei euro. Pertsona bakoitzak gehienez lau sarrera erosi ahalko ditu ekintza bakoitzeko.