Bihar, martxoak 8, “Master Laboral Kutxa” emakumezkoen eskuz binakako partidak izango dira 19:00etatik aurrera Derioko pilotalekuan. Pilota mistoa erabilita jokatuko dutela, Onintza Galdos eta Naia Zelaia ibiliko dira Sare Aretxagaren eta Eider Perezen kontra, gazte kategorian. Bestalde, elite kategorian, Uriartek eta Gomezek Beitiaren eta Bilyaken aurka jokatuko dute.