Balkoi-lehiaketa Derion, Kopari begira

a: Derioko Udala 2024ko martxoaren 15a

a: Derioko Udala

Athleticek Koparen finala jokatuko du apirilaren 6an Mallorcaren aurka, eta talde zuri-gorria animatzeko, balkoi-lehiaketa antolatu du Derioko Udalak. Horrela, balkoiak zuri-gorriz apaintzera animatu ditu herritarrak, eta argazkiak #JantziDerio traola erabilita gizarte-sareetara igotzera. Argazkiak apirilaren 5a baino lehen ipini behar dira, eta sariak banatuko dira parte-hartzaileen artean.