Txapak Derioko hainbat establezimendutan utzi genituen, herritarrek txapa hartzeko eta horren truke dirua utzi zezaten. Batutako dirua ACAMBI elkarteari emango diogu; Bizkaiko elkartea da, irabazi-asmorik gabekoa, eta bularreko minbiziaren eta minbizi ginekologikoaren aurka egiten du lan. Ekintza honen bidez, zentroa eta artatzen ditugun pertsonak ez ezik komunitatea ere elkartearen lanarekiko sentikor bihurtzea lortu genuen.
Beste alde batetik, Emakumeen Nazioarteko Egunaren historiari buruzko tailerra antolatu genuen eguneko zentroan. Helburua izan zen mitoak eta errealitatea aztertzea, eta hainbat galdera hausnartu genituen horretarako: Emakumeek eta gizonek soldata berbera jasotzen dute? Feminismoa matxismoaren kontrakoa da?... Izan ere, oso garrantzitsutzat jotzen dugu egun honen eta bere helburuen inguruan dauden mitoak gezurtatzea, errealitatea agerian uzteko eta herritarrak kontzientziatzeko. Horrezaz gainera, historia egin duten emakumeei buruzko hitzaldia ere egin genuen, hala nola Juana de Arco, Frida Kahlo eta Tarana Burke (#MeToo mugimenduaren sortzailea).
Ekintza horien guztien helburua da mugimenduaren gaineko solasaldiak bultzatzea, emakumeen taldeak eta euren eguneroko borroka ikusgai egiten laguntzeko. Gizarte-borrokak eta berdintasuna ardaztzat dituzten ekintzak direnez, parte-hartzaileak oso harkor eta motibatuta agertzen dira. Horregatik, mugimendu-mota hauetan eragile aktiboa izaten jarraituko du gure zentroak.