Sutea izan da Seminarioan

Aikor aldizkaria 2024ko api. 8a, 13:00

a: @bomberosbizkaia

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaur goizean sutea izan da Derioko Seminarioko etxabeetan. Sutea 09:00etan hasi da eta oraindik ez dakite zergatik hasi den; ikerketa egingo dute zer gertatu den jakiteko. Lekura suhiltzaileak joan dira eta badaezpada eraikina hustu dute. Sutea 11:00etarako erabat itzali dute eta esandakoaren arabera ez da zauriturik egon.