Eskaera egin behar da Gertuan herritarrei arreta emateko zerbitzuan. Informazio gehiagorako, bertara jo behar da, edo deialdiaren oinarriak www.derio.eus webgunean kontsultatu. “Badakigu gazteek zailtasunak dituztela emantzipatzeko, etxebizitzen prezioak altuak direlako eta euren lan-baldintzak eta diru-sarrerak egokienak ez direlako. Dirulaguntza-lerro honekin alternatiba bat eskaini nahi diegu, euren bizi-proiektua Derion garatu dezaten”, adierazi du Esther Apraiz alkateak.