Atzo, apirilak 20, Jardinetxe etxea lurrera bota zuten Derion. Hala ere, etxearen jabeak kontatu digunez, auzokideak konturatu ziren hontza batek bertako txori-tokian habia ipinita zuela eta txitak zeudela. Auzokideak hainbat erakunderekin ipini ziren harremanetan, hala nola talde ekologistekin, udalarekin eta Foru Aldundiarekin, eta etxea botatzeko lanak animaliak salbatu arte gelditzea lortu zuten. Txori-tokira sartu, eta bertan lau hontz-txita topatu zituzten; amak, berriz, ihes egin zuen. Lau txitoak Gorlizeko birgaitze-zentroan haziko dira itxian.